Gizartea -

Sexu erasoa

5 urteko zigorra eskatu dute 3 gizonentzat, Donostian emakume bati abusuak egitearren

2018ko maiatzaren 28ko goizaldean gertatu zen erasoa. Hiru auzipetuek eta biktimak Donostiako Alde Zaharreko taberna batean egin zuten topo. Emakumea mutil-lagunarekin zegoen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Armeniako hiru herritarrentzat, Donostian emakume bati sexu abusuak egiteagatik. Biktima ilegalki atzematea eta hari sexu abusuak egitea egotzi diete hirurei.

Hasiera batean iragarri zuten gertakari horiek epaitzeko bista astelehen honetan egingo zutela Gipuzkoako Auzitegian, baina hitzordua atzeratu behar izan dute, emakumea Britainia Handian bizi denez ezin izan dutelako gaurko zitatu.

Behin-behineko salaketa idatziaren arabera, 2018ko maiatzaren 28ko goizaldean gertatu zen erasoa. Hiru auzipetuek eta biktimak Donostiako Alde Zaharreko taberna batean egin zuten topo. Emakumea mutil-lagunarekin zegoen.

Idatzian zehaztu dutenez, 03:40 inguruan, tabernatik ateratzeko konbentzitu zuen biktima horietako batek. Bitartean, beste bi gizonak haren mutil-laguna distraitzen saiatu ziren.

Behin lokaletik kanpo, auzipetu horrek indarrez heldu zion besotik emakumeari eta Portu kalera eraman zuen. Handik, Konstituzio Plazara, Iñigo kalera eta azkenik Soraluze kalera.

Bidean, alde egiten ahalegindu zen emakumea, baina ez zuen lortu. Horren aurrean, auzipetuak ipurdia ukitu zion eta musu ematen saiatu zen.

Erasotzailearen autora iritsi zirenean, ihes egiteko gai izan zen emakumea, eta handik gertu zegoen taberna batean sartu zen.

Ertzaintzak Arrandegi kalean harrapatu zituen hiru erasotzaileak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak