Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak gaur arratsaldean egingo die PCR proba Soraluzeko biztanleei

Elgoibarren, berriz, hilaren 26an eta 27an egingo dituzte. Beharrezkoa izango da aurretik txanda hartzea.

Erizain bat PCR probak egiten. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Erizain bat PCR probak egiten.
Erizain bat PCR probak egiten. EITBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraluzeko eta Elgoibarko 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten ari diren zaintza- eta kontrol-lanen baitan.

Proba egiteko, beharrezkoa da aurretik txanda hartzea, 943 03 26 44 zenbakira edo Osasun Batzordearen 900 20 30 50 zenbakira deituta.

Soraluzen, PCRak egiteko azpiegitura herriko osasun-zentroan jarriko dute, gaur (azaroak 25). Probak 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte.

Elgoibarren ere, herriko osasun zentroan jarriko dute azpiegitura, ostegun eta ostiralean (azaroak 26 eta 27), eta 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte probak.

Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Elgoibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Soraluze Koronabirusa