Gizartea -

Koronabirusa

EAEn kasu positiboen beherakada moteldu egin dela ohartarazi dute

"Ez-gabonetan" harreman sozialak ahalik eta gehien murrizteko eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko eskatu du Osasun Sailak, egoera larria dela berretsita.

Ignacio Garitano artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ignacio Garitano artxiboko irudi batean.
Ignacio Garitano artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohartarazi du kasu positiboen beherako joera "moteldu" egin dela azken egunetan, eta Gabonetan segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko eskatu du.

Ignacio Garitano Osakidetzako eta Osasu Sailaren Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eman ditu arratsalde honetan egin duen agerraldian.

Garitanok azpimarratu duenez, covid-19aren kutsatze kopuruak azken astean izan duen beherako joera nabarmena "moteldu" egin da.  

Testuinguru horretan, Gabonetan pandemiari aurre egiteko ezarriko diren neurriak betetzeko eskatu du, "herritarren jokabidea zenbat eta normalagoa izan, osasun egoera hobea izango dugu".

Hortaz, Gabonetako jaiegunak "egun normaltzat" jotzeko eta, beraz, prebentzio-neurriak zorrotz betetzen segitzeko deia egin du. “Pandemia batean gaude eta datuak txarrak dira", berretsi du.  

Jende pilaketak eta segurtasun-neurriak erlaxatzea saihestu behar direla adierazi du. "Argi dago jaterakoan eta edaterakoan erlaxatzeko joera dagoela eta hori ekidin behar dugula esan beharriz ez dago", erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera