Gizartea -
2005 YU55 asteroidea
Asteroide bat Lurretik 324.000 kilometrora pasatuko da gaur
Topaketa honen gertutasunak ez du "talka arriskurik eragingo", Fernando Jauregui astrofisikoak esan duenez.
Erredakzioa
Bere garaian Lurrarentzat mehatxu gisa kalifikatu zuten 2005 YU55 asteroidea Lurretik 324.600 kilometrora pasatuko da gaur, Ilargiaren orbita baino txikiagoa den distantzia batera. Fernando Jauregui Iruñeko Planetarioko astrofisikoak azaldu duenez topaketa honen gertutasunak ez du "talka arriskurik eragingo", eta gertatuko den gauza bakarra Lurrak eragiten duen grabitatearen ondorioz asteroidearen orbitan aldaketa bat egongo dela da.
Gauzak horrela, Jaureguik azaldu du ez dagoela "inolako aukerarik" gure planetak eraginik izateko.
Kohete edo ontzi batek asteroidea espazioan suntsitzeko aukerari dagokionez, Jaureguik esan du "ez dela inoiz egin" horrelakorik, eta balitekeela "aditu batzuek aukera moduan ikustea", baina egitasmo hau planifikatzeko "denbora gehiegi eta diru asko" beharko ziren.
2005 YU55 asteroidea Lurretik 324.600 kilometrora pasatuko da gaur, Ilargiaren orbita baino txikiagoa den distantzia batera. Hori dela eta, teleskopio arruntekin ikustea posible izango da.
NASAren jarraipena
Beste aldetik,Goldstonen (Kalifornia) eta Arecibon (Puerto Rico) dituen irrati-teleskopio batzuetatik asteroidearen jarraipen berezi bat egiten ari dela azaldu du NASAk.
Azken 20 urteetan, horrelako harri bat inoiz ez da egon Lurretik horren hurbil, NASAk azpimarratu duenez. Adituek esan dutenez, 1976. urtean igaro zen azkenengoz horrelako harritzar bat Lurretik horren gertu.
Bere garaian Lurrarentzat mehatxu gisa kalifikatu zuten 2005 YU55 asteroidea Lurretik 324.600 kilometrora pasatuko da gaur, Ilargiaren orbita baino txikiagoa den distantzia batera. Fernando Jauregui Iruñeko Planetarioko astrofisikoak azaldu duenez topaketa honen gertutasunak ez du "talka arriskurik eragingo", eta gertatuko den gauza bakarra Lurrak eragiten duen grabitatearen ondorioz asteroidearen orbitan aldaketa bat egongo dela da.Gauzak horrela, Jaureguik azaldu du ez dagoela "inolako aukerarik" gure planetak eraginik izateko.Kohete edo ontzi batek asteroidea espazioan suntsitzeko aukerari dagokionez, Jaureguik esan du "ez dela inoiz egin" horrelakorik, eta balitekeela "aditu batzuek aukera moduan ikustea", baina egitasmo hau planifikatzeko "denbora gehiegi eta diru asko" beharko ziren.2005 YU55 asteroidea Lurretik 324.600 kilometrora pasatuko da gaur, Ilargiaren orbita baino txikiagoa den distantzia batera. Hori dela eta, teleskopio arruntekin ikustea posible izango da.NASAren jarraipenaBeste aldetik,Goldstonen (Kalifornia) eta Arecibon (Puerto Rico) dituen irrati-teleskopio batzuetatik asteroidearen jarraipen berezi bat egiten ari dela azaldu du NASAk.Azken 20 urteetan, horrelako harri bat inoiz ez da egon Lurretik horren hurbil, NASAk azpimarratu duenez. Adituek esan dutenez, 1976. urtean igaro zen azkenengoz horrelako harritzar bat Lurretik horren gertu.