Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Covid-19 agerraldia izan da Eibarko Ospitaleko langileen artean

EITB MEDIA

Osakidetzak kopurua zehaztu ez badu ere, proba diagnostikoen bidez "hainbat positibo" atzeman dituztela jakinarazi dute. Ospitalea "normaltasunez" ari da funtzionatzen, dena dela.

  • Eibarko ospitaleko sarrera.

    Eibarko ospitaleko sarrera. EITB Mediaren artxiboko irudia.

Covid-19 agerraldia izan da Eibarko Ospitaleko langileen artean, Osakidetzak jakitera eman duenez, baina osasun zentroa "normaltasunez funtzionatzen" ari da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak jakitera eman duenez.

Osakidetzak kopurua zehaztu ez badu ere, proba diagnostikoen bidez "hainbat positibo" atzeman dituztela jakinarazi dute. Behin agerraldiaren berri izanda, baheketa egin diete gainontzeko langileei kutsatu gehiago ote dauden argitzeko, eta era berean, sakondu egin dira ospitaleko garbiketa eta desinfekzio lanak.

Ospitaleko langileak "berrantolatu" eta zerbitzuak "berme guztiekin" ematen ari direla jakinarazi du Osakidetzak, eta ondorioz, covid-19 agerraldiak ez diola eragin "herritarren osasun asistentziari".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena