Gizartea -

EGURALDIA

Urduñako eta Herrerako mendateetan kateak erabili behar dira elurragatik

Gainera, kontuz ibiltzea gomendatu dute Gatzaga, Kruzeta, Azazeta, Opakua eta Kanpazar mendateetan, elurra eta izotz plakak direla eta.

Opakua mendatea. Argazkia: Zazpi Oreitia
Opakua mendatea
Opakua mendatea. Argazkia: Zazpi Oreitia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urduñako eta Herrerako (Araba) mendateetatik doazen ibilgailu guztiek kateak behar dituzte azken orduetan botatako elurragatik.

Bi mendate horiek dira autonomia erkidego osoan elurteak eragin dituen bakarrak, baina Ertzaintzak kontuz ibiltzeko gomendatu du Gatzaga, Kruzeta, Gasteiz-Gastez, Azazeta eta Opakua mendateetan, Arabako bigarren mailako sarean, eta Kanpazarren (Bizkaia), elurragatik eta izotz plakengatik.

EAEko errepide sare nagusian normaltasunez zirkulatu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Euskal mendiak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak