Gizartea -

KORONABIRUSA

139 positibo zenbatu dituzte Nafarroan eta positibotasun tasa % 5,6ra jaitsi da

Azken egunetako goranzko joera mantendu da eta bezperan baino zazpi positibo gehiago atzeman dituzte.

Atzo 2.473 proba egin zituzten Nafarroan eta horietatik % 5,5k eman zuten positibo. Argazkia: EFE
Osasun langile bat beste pertsona bati PCR proba egiten
Atzo 2.473 proba egin zituzten Nafarroan eta horietatik % 5,5k eman zuten positibo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 139 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 2.473 proba egin ostean (1.608 PCR eta 865 antigeno test), % 5,6ko positiboarekin.

Gaur egun, Iruñeko eremu soziosanitarioko 805 pertsonari eman dizkiete txertoak (386 langile eta 459 egoiliar), eta datorren astelehenean, urtarrilaren 4an, ekingo diote berriro prozesu horri, Nafarroako gainerako lurraldeetako zentroetan ere.

Atzo hamabi pertsona ospitaleratu zituzten Foru Erkidegoan gaixotasun horrekin lotuta, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Atzo 65 urteko gizon bat hil zen, eta aurreko egunetan 100 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten.

Nafarroan 963 pertsona hil dira pandemiaren ondorioz, eta birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 42.426 kasu izan dira Nafarroan.

Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 66 erregistratu zituzten, Tuteran % 17 eta Lizarran % 9. Gainerako positiboak (% 8) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Azken egunean erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, gehienak 45 eta 59 urte artekoak eta 15 eta 29 urte artekoak dira, biak % 25ekin. Jarraian, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea (% 17) eta 15 urtetik beherakoen taldea (% 15) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 13) eta 75 urtetik gorakoena (% 5) daude.

Positibo berrien batez besteko adina 39,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 51 emakumeak dira eta beste % 49 gizonak.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 135 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gutxiago), horietatik 19 zainketa intentsiboetako postuetan daude (atzo baino bat gutxiago) eta beste 33 etxeko ospitaleratzean (atzo baino sei gehiago). Gainerakoak, 83 gaixo, ospitaleko gela arruntentan daude (atzo baino sei gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizainak azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusaren olatua gaur Osasunbidea gaur