Gizartea -

Urte berria

Izan David, 2021ean Hego Euskal Herrian jaio den lehen umea

Zangozan bizi diren senar-emazteen laugarren semea da. Illari, aldiz, Euskadin jaiotako lehen umea izan da, Izan David jaio eta hiru ordu laurdenera.

Izan David, ospitalean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Izan David, ospitalean
Euskal Herrian jaio den lehen haurra Izan David nafarra izan da

1:13

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero legez, euskal ospitaleetara begira jarri gara, Gabonzahar egunean mahatsak jan ondoren jaio diren lehen umetxoak zeintzuk izan diren ezagutzeko.

Aurten, Izan David izan da lehengoa. 00:28an jaio da, Nafarroako ospitalean, eta Zangozan bizi diren senar-emazteen laugarren semea da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Gipuzkoak ekarri du lehen haurra, 01:12ean, Donostiako ospitalean.

Illari du izena eta, nahiz eta egutegian gorriz markatutako beste egun batean jaiotzea espero zuten, abenduaren 25ean, urte berria hasi arte itxarotea erabaki du.

Illarik, horrela, bat egin du bikote batek eta hiru urteko ume batek Aizarnazabalen osatutako familiarekin.

Beranduago etorri da Alain mundura, Bizkaian aurten jaiotako lehen umea; 03:23ean erditu da bere ama Basurtuko ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Donostia Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea