Gizartea -
Koronabirusa
Bost gazte festa batean Gasteizen, tartean konfinaturik egon beharko litzatekeen bat
Gertakariak Gasteiz Etorbideko etxebizitza berri batzuetan jazo ziren urtarrilaren 1ean, goizean. Gazteak molestatzen ari zirela jakinarazi zion jabeak Udaltzaingoari.
E. L. | EiTB Media
Bost gazte festa egiten harrapatu zituen Gasteizko Udaltzaingoak ostiralean, horietako batek, 16 urteko adingabeak, konfinaturik egon behar zuen covid-19agatik, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak Gasteiz Etorbideko etxebizitza berri batzuetan jazo ziren urtarrilaren 1ean, goizean. Etxe horietako batean molestatzen ari zirela jakinarazi zion jabeak Udaltzaingoari.
Udaltzainak bertaratu ziren, eta bost gazteak jai giroan harrapatu zituzten. Horietako batek, 16 urteko adingabeak, bere etxean koarentena betetzen egon behar zuen.