Gizartea -

Denboralea

15 mendate itxi dituzte elurraren ondorioz Euskal Herrian

Sare nagusia zabalik dago baina arretaz gidatzeko eskatu dute. Elur eta euri denboraleak hainbat istripu eragin ditu errepideetan.

Trabakuako gainean mara-mara ari du elurra. Argazkia: EITB MEDIA
Elurra Bizkaian (Trabakua).
Araba eta Nafarroa iparraldean bota du elur gehien

1:12

Eider Garaikoetxea Ortiz de U. | GAIZKA PALACIOS | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herria astintzen ari den elur eta euri denboralearen ondorioz, 15 mendate, denak bigarren mailakoak, zirkulaziora itxi behar izan dituzte, Ertzaintzak eta Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Hain justu, elurra dela eta, abisu horian daude Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa.

EAEn 12 dira itxitako mendateak (19:30eko egoera): hiru Bizkaian (Barazar, Dima eta Urkiola) eta launa Gipuzkoan (Arantzazu, Artikutza, Elosua, Karabieta eta Elgeta) eta Araban (Azazeta, Opakua, Herrera eta Urduña). Nafarroan, honakoak dira zarratutakoak: NA-7510a (San Miguel de Aralar, laugarren kilometrotik aurrera), NA-2011 (Salazar-Frantzia, 7. kilometrotik) eta NA-2012a (Otsagabia-Irati, 7. kilometrotik aurrera). A-15 autobidea ere itxita dago Irurtzun eta Leitza artean.

Horrez gain, autoek kateak behar dituzte Altuben eta Kurtzetan (Araba). Nafarroan, beste hainbeste gertatzen da NA-138an (Iruñea-Frantzia, Alduides), NA-2520 (Olague-Zubiri), NA-1740 (Irurita-Eugi) eta NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia, 45. kilometrotik aurrera) errepideetan.

Errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurra kentzeko makinak etengabe ari dira lanean. Ertzaintzak eta Foruzaingoak arretaz gidatzeko eskatu dute, batez ere bigarren mailako errepideetan.

Hamaika istripu eta arazo

Goizean goizetik arazoak izan dira A-15ean, Berastegin (Gipuzkoa); AP-68an, Altuben (Araba); BI-633 errepidean, Mallabia parean (Bizkaia); GI-2639 errepidean, Elgetan (Gipuzkoa), eta mendateetan. Elurra kentzeko makinen lanari esker, hobera egin du egoerak. Baina arratsaldean berriro egin du okerrera denboraleak eta beste hainbat istripu izan dira errepideetan.

Araban, elurrak mugikortasun arazoak sortu ditu hiriburuan. Hori horrela, atzerapenak eta ibilbide aldaketak izan dira Gasteizko autobus zerbitzuan.

BIDEOA | 300 metrotik gora hainbat herri zuritu ditu elurrak Gipuzkoan eta Bizkaian

300 metrotik gora hainbat herri zuritu ditu elurrak Gipuzkoan eta Bizkaian
300 metrotik gora hainbat herri zuritu ditu elurrak Gipuzkoan eta Bizkaian
300 metrotik gora hainbat herri zuritu ditu elurrak Gipuzkoan eta Bizkaian

1:18

BIDEOA | Hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian

Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian
Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian
Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian

1:12
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Trafiko webkamerak Elurra Eguneko albisteak Albisteak AP-68 autobidea Ekaitzak