Gizartea -

CORONAVIRUS

Aizarnazabalgo sei urtetik gorako pertsonei PCRa egiteko deia egin die Osakidetzak

Zestoako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri behar da, eguerditik osteguneko hamarrak arte.

Prueba PCR. Foto: EFE.
Prueba PCR
Prueba PCR. Foto: EFE.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera joateko eskatu diete Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) 6 urtetik gorako biztanleei, osasun erakundeak egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen baitan. Deialditik kanpo daude covid-19ko baieztatutako kasu positibo baten kontaktu estutzat jo diren pertsonak.

Hain zuzen, PCR probak Aizarnazabalgo Lauburu kaleko Lauburu eraikinean egingo dira (kontsultategiaren ondoan), ostegunean, urtarrilaren 7an, 09:00etatik 14:00etara. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Probak egin ahal izateko, Zestoako osasun zentroarekin harremanetan jarri behar da (943 89 70 80), astearte honetatik osteguneko 10:00ak arte edo bestela, osasun aholkularitzara deitu (900 20 30 50).

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hau da, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartu eta osasun zentrora deitzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea