Gizartea -

IRUZURRA

Gora egin dute WhatsApp kontua lapurtzen saitu diren kasuek

SMS bidez erabiltzaileari egiaztapen-kodea eskatzen die zibergaizkileek, telefono-zenbaki horiei lotutako kontua beste gailu batean konfiguratzeko.

Erabiltzaile bat bere mugikorrari begira. Argazkia: PIXABAY
Erabiltzaile bat bere mugikorrari begira.
Erabiltzaile bat bere mugikorrari begira. Argazkia: PIXABAY

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp berehalako mezularitzako aplikaziorik erabilienetako bat da mundu osoan, eta, ondorioz, zibergaizkile askoren helburua da. Azken asteetan, gora egin dute egiaztapen-kodea eskatzeko WhatsAppeko kontuak lapurtzen saiatu diren kasuek. Teknika hori oso erabilia da erabiltzaileen informazio pertsonala lapurtzeko.

Nola egiten dute iruzurra?

Interneteko gaizkileek iruzur egiten diete erabiiltzaileei, SMS bidez jaso duten egiaztapen-kodea eman diezaieten, telefono-zenbaki horri lotutako kontua beste gailu batean konfiguratu ahal izateko. Normalean, WhatsAppeko mezu baten bidez egiten da eskaera hori, erabiltzailearen konfiantzazko kontakturen baten bidez. Horrela, kontua lapurtzen diote. Konfiantzazko kontaktuaren eskaera izanik, askoz errazagoa da engainatzea.

Nola sahiestu?

Erabiltzaileak aurrez zenbait neurri har ditzake. Garrantzitsua da erabiltzaileak egiaztapen-kodea ez partekatzea. Norbaitek eskatuz gero, ez fidatu eta jasotako mezua WhatsApp aplikazioa ez den beste bide batzuetatik kontrastatzen saiatu behar du.

Gainera, egiaztapena bi urratsetan aktibatzea gomendatzen da. WhatsAppek segurtasun-geruza gehigarri bat gehitzea ahalbidetzen duen funtzio bat du, hirugarrenek zure kontua konfiguratu ez dezaten, baita zure egiaztapen-kodea badute ere. Kode gehigarri bat da, noberak bakarrik ezagutzen duena, eta inola ere ez zenuke inorekin partekatu behar. Aplikazioak hainbat egoeratan eskatzen du kode hori, esaterako, appa gailu berri batean konfiguratzerako orduan. Erabiltzaileak "nola administratu egiaztapenaren doikuntzak bi urratsetan" artikuluan aurkituko du funtzionalitate hori.

Kontua lapurtu didate. Zer egin?

Biktima izan bazara eta WhatsAppeko zure kontua lapurtu badizute, hau da, jasotako egiaztapen-kodea SMS bidez eman baduzu, eta, ondoren, zure kontuan sartzeko aukera galdu baduzu, WhatsAppeko administratzaileekin harremanetan jartzen saiatzea gomendatzen dute, zure kontuaren kontrola berreskuratzen saiatzeko, nahiz eta prozesu horrek egun batzuk iraun dezakeen.

Batzuetan, lapurtutako kontu horiek zibergaizkileek  beren kontaktuen kontua teknika berarekin lapurtzen saiatzeko erabiltzen dituzte. Horregatik, garrantzitsua da, gainera, zure kontaktuei beste bide batetik (telefono-deia, posta elektronikoa, sare soziala, SMSak, etab.) gertatutakoaren berri ematea, jakitun izan daitezen ez zarela zu, ez idazten ari zaiena, ez egiaztapen-kodea eskatu diena ere.

Arazoa konpontzerik izan ez baduzu, Interneteko zerbitzuen hornitzailearekin harremanetan jar zaitezke, zenbakia aldatzeko. Hala ere, uste dugu hori ez dela aukerarik egokiena.

Azkenik, beti jar dezakezu salaketa Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan, eta informazio gehiago behar izanez gero, INCIBEren Zibersegurtasuneko Laguntza lerrora dei dezakezu (017, doakoa eta konfidentziala).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba EAE albisteak Iruzurrak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Gezurrezko albisteak