Gizartea -

TRAFIKOA

Zortzi mendate itxita daude Hego Euskal Herrian, elurragatik

Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, astelehenean hotz egiten jarraituko du, baina ez da apenas prezipitaziorik izango.

Elurra Urduñan. Artxiboko argazkia: Asier Barranco
Elurra Urduñan
Elurra Urduñan. Artxiboko argazkia: Asier Barranco

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra edota izotzak eraginda, bigarren mailako hainbat mendate itxi behar izan dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan: Azurki, Elosua eta Karabieta, Gipuzkoan, eta Bernedo, Opakua eta Urduña, Araban.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 08:30 aldera zabaldutako informazioaren arabera, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Araban Herrera mendatetik zirkulatzeko. Dena dela, errepide sare osoan arretaz gidatzea gomendatzen dute.

Nafarroan, bigarren mailako errepide sarean, itxita daude NA-2012 errepidea (Otsagabia-Irati), 7. kilometrotik aurrera, eta Larraineko mendatea, 6. kilometrotik aurrera.

Gainera, kateak beharrezkoak dira hurrengo errepideetan: NA-137 (Burgi-Izaba-Ipar Euskal Herria) errepidean, 50. kilometrotik aurrera; Baraibartik Aralarrerako igoeran, 4. kilometrotik aurrera; NA-2000 errepidean (Izaba-Zuriza), hasieratik; NA-7230 (Viana-Aguilar Kodes) errepidean, 8. kilometrotik; NA-7210 (Meano-Araba) errepidean, 4. kilometrotik aurrera, eta NA-7130 errepidean, 12. kilometrotik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Alerta meteorologikoak bideoak EAE Denboraleak Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Donostian Elurra albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Ekaitzak albisteak Negua albisteak Hotz bolada