Publizitatea
Itxi

2021/01/12

15:07

Gizartea

Hilketa Aizarnazabalen

Bi pertsona atxilotu dituzte Aintzane Pujanaren hilketaren harira

N. B. | EITB MEDIA

Atxilotuak gizon bat eta emakume bat dira. Atxiloketak Gipuzkoan izan dira.

1:38
Aizarnazabal. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak bi pertsona, emakume bat eta gizon bat, atxilotu ditu gaur Gipuzkoan, Aintzane Pujana donostiarraren hilketarekin zerikusia dutelakoan. Pujanaren gorpua hilaren 5ean topatu zuten Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin.

32 urteko donostiarra Urte Berri egunetik zegoen desagertuta. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen emakumea desagertuta egon zen egunetan zer egin zuen eta norekin egon zen argitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu, gizon bat eta emakume bat. Epaileak sekretupean ezarri ditu eginbideak.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi duenez, "ikerketak bere denbora behar du", eta "oso jauzi garrantzitsua eman da gertatutakoa argitzeko".

Horren harira, ikerketa kriminalaren eta polizia judizialaren unitatea epaileari gertatutakoa argitzeko zantzu eta froga guztiak ematen ari dela azaldu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena