Gizartea -
FILOMENA
Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera utzi dute elurteagatik
Gainera, ibilbide bereko bigarren hegaldiak atzerapena izan du. Barajastik Loiura 15:45ean heldu behar den Air Europa hegaldia ere bertan behera utzi dute.
EITB MEDIA
Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera geratu da, eta hurrengoak atzerapena izan du, Madril-Barajasko Adolfo Suarez aireportutik datorren hegaldiaren zain. Aireportu hori "pixkanaka-pixkanaka" bere eraginkortasuna berreskuratzen ari da, elur denboralearen ondorioz itxita izan ostean.
Aenako iturriek jakitera eman dutenez, Bilbotik Madrilera 06:50ean etorri behar zuen hegaldia bertan behera utzi zuten atzo gauean eta Barajastik etorri behar duen Iberiako hegaldiaren zain daude, 08:40an Bilbon lur hartu eta 09:25ean Madrilera abiatzekoa baitzen.
Bestalde, Barajastik atera eta Loiura 15:45ean heldu beharreko Air Europako hegaldia bertan behera utzi dute. Iberia konpainiaren hegaldiak ez dituzte bertan behera utzi, eta Madrildik atera eta 16:50ean ailegatuko omen da Loiura; 21:00etan izango da ibilbide hori egiten duen azken hegaldia. Madrilgo aireportuan egunak aurrera nola egiten duen zain daude erabiltzaileak. Aenak adierazi duenez, "eraginkortasuna berreskuratzen ari da pixkanaka-pixkanaka irteerak eta sarrerak egiten".