Publizitatea
Itxi

2021/01/12

18:03

Gizartea

Lur-jausia

Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko

L.Z. | EiTB MEDIA

Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.

  • Metro Bailbao

    Metro Bilbao. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urduliz eta Plentzia artean Metro Bilbaok ematen duen tren zerbitzuak etenda jarraituko du. Urtarrilaren 5ean, luizi bat egon zen bertan, aurreko egunetan izandako euriteen ondorioz, eta teknikariek hala eskatuta, zerbitzuak etenda jarraituko du kaltetutako mendi-hegalean ikerketa sakon bat egin dezaten.

Urtarrilaren 7an hasi zituzten konponketa lanak, eta asmoa zen metro zerbitzua asteazken honetan berrabiaraztea, egin beharreko lanak bukatuta.

Metro Bilbaok jakinarazi du teknikariek dagoeneko amaitu dituztela txostenak eta astearte honetan probak egiten ibili direla "bihar bertan zerbitzuari berrekiteko helburuarekin".

Alabaina, teknikariek gomendatu dute ikerketa sakon bat egitea bertan, kaltetutako mendi-hegalaren egoera hobeto ezagutzeko. Gauzak horrela, oraingoz ez dute tren zerbitzua martxan jarriko.

Ildo horretan, Metro Bilbaoko arduradunek adierazi dute "denbora asko" beharko dutela horretarako, eta enpresak berak erabakiko du nori dagokion txostena egitea.

Zerbitzua bertan behera uzteko erabakia hartu ostean, Metro Bilbaok autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Urduliz eta Plentzia artan, "bezero guztien mugikortasuna bermatze aldera".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena