Gizartea -

´Ndrangheta Mafia

Calabriako mafiaren aurkako epaiketa hasi dute Italian

Talde mafiosoarekin zerikusia duten 300 pertsona baino gehiago epaituko dituzte.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Calabriako (Italia) ´Ndrangheta mafiako taldearen aurkako epaiketa hasi dute gaur Italian. 300 pertsona baino gehiago epaituko dituzte, talde kriminaleko kide izatea edo harekin lankidetzan jardutea egotzita.

Mafiarekin amaitzeko hainbat saiakera egin ondoren, Nicola Gatteri Catanzaroko fiskalak zuzendutako “Rinascita-Scott” operazioaren baitan atxilotu edo inputatu dituzte auziperatuak.

Honakoak egotzi dizkiete: elkarte mafioso bateko kide izatea, giza hilketa, giza hilketa saiakera-mailan, estortsioa, armak eta lehergailuak legez kontra edukitzea, influentzia-trafikoa, ustelkeria, botere-abusua eta estupefaziente-trafikoa.

Halaber, ehunka pertsona joango dira epaitegira, auziperatuez gain, 900 lekuko deitu baitituzte deklaratzera.

Mafia ahaltsua

Kasuarekin zerikusia duten pertsonen kopuruak ´Ndrangheta taldearen boterea eta eragina baieztatu besterik ez du egiten.

Gaur-gaurkoz, Italiako mafiako talderik boteretsuena eta munduko indartsuenetakoa da; 50.000 euro fakturatzen ditu urtero.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Drogak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia