Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari eraso egiteagatik

Liskar baten erdian, zeramikazko katilua hartu, puskatu eta haren zati batekin zauria egin zion lepoan pisukideari iraindu eta heriotza-mehatxuak egiten zizkion bitartean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen pisukide bati lesioak eta heriotza-mehatxuak egin eta iraindu izana egotzita.

Patruila bat etxebizitzara bertaratu zen 22:00ak baino zertxobait lehenago 092an jasotako dei batek Done Jakue hiribideko etxebizitza batean eztabaida gertatzen ari zela ohartarazi ostean.

Agenteek argitu zutenez, bi maizterren arteko liskar baten erdian, bietako batek zeramikazko katilu bat hartu, puskatu eta, horren zati zorrotz batekin, zauria egin zion lepoan pisukideari, iraintzen eta heriotza-mehatxuak egiten zizkion bitartean.

Horren berri jasotakoan, udaltzainek gizona atxilotu zuten eta epailearen esku utzi dute gaur goizean bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak