Gizartea -

KORONABIRUSA

Atxilotu bat Donostian, agintarien aurkako atentatua eta desordena publikoak egotzita

Halaber, pertsona talde batek bost edukiontzi erre ditu Getxon.

Ertzainak Donostiako Alde Zaharrean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ertzainak Donostiako Alde Zaharrean
Ertzainak Donostiako Alde Zaharrean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Donostian eta Getxon esku hartu du azken orduetan, hainbat pertsonak koronabirusari aurre egiteko osasun arauak urratu ondoren. Donostiako Alde Zaharrean pertsona bat atxilotu dute agintarien aurkako atentatua eta desordena publikoak egotzita. Getxon, bere aldetik, pertsona talde batek bost edukiontzi erre ditu.

Donostian egindako atxiloketak larunbatean hirian gertaturiko istiluekin omen du zerikusia. Halaber, larunbatean kale-edanean ari ziren beste lau gazte atxilotu zituzten Alde Zaharrean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, azken atxiloketa atzo 21:00ak aldera gertatu zen Trinitate plazaren inguruan.

Ertzainek gizonezko bat identifikatu ostean, inguruan zeudenek iraindu egin zituzten eta agenteek esku hartu zuten. Azkenean, gizonezko bat atxilotu zuten agintarien aurkako atentatua eta desordena publikoak egotzita.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, gazte talde bat elkartu zen atzo arratsaldean Getxon, Gernika parkean. Ertzaintza agertu zenean, gazteak inguruko kaleetan sakabanatu ziren eta bost edukiontzi erre zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Ertzaintza Getxo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Donostiako Alde Zaharra Covid birusaren olatu berria