Gizartea -

KORONABIRUSA

Ikasle-egoitza bat konfinatu dute Iruñean hainbat covid-19 kasu atzeman ostean

Poliziak atzo gauean jaso zuen egoitzako sarbideak zaintzen laguntzeko Nafarroako Osasun Departamentuaren eskaera; izan ere, egoitza konfinatu egin dute eta ezin da bertara sartu eta bertatik irten.

Hainbat koronabirus kasu atzeman dituzte Iruñeko ikasle-egoitza batean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Hainbat koronabirus kasu atzeman dituzte Iruñeko ikasle-egoitza batean.
Iruñeko ikasle-egoitza bat konfinatu dute hainbat covid-19 kasugatik

0:38

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa Camplus Pamplona ikasle-egoitzako sarrerak eta irteerak kontrolatzen ari dira, Nafarroako hiriburuko Galizia etorbidean, covid-19 agerraldi baten ondorioz; 13 kasu atzeman dituzte orain arte.

Poliziak atzo gauean jaso zuen egoitzako sarbideak zaintzen laguntzeko Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eskaera; izan ere, egoitza konfinatu egin dute eta ezin da bertara sartu eta bertatik irten.

"Une honetan pertsona guztiak barruan daude, eta ezin da bertatik alde egin. Egoitzan dauden osasun zerbitzuek osasun segurtasuna bermatzeko beharrezko probak egiten ari dira", azaldu du Udaltzaingoak.

Osasun Sailak azaldu duenez, agerraldia "garrantzitsua" izan da, eta ez dute baztertu baheketa egitea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Erizainak azken ordukoa Sendagaiak albisteak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirus-agerraldiak Anbulatorioak albisteak Osasunbidea