Gizartea -

A-8

Barakaldon atxilotua, kontrol bat gainditu eta Ertzaintzaren aurka talka egiteagatik

29 urteko gizonak positibo eman du droga proban, eta ausarkeriaz gidatzea eta autoritatearen aurkako atentatuaz gain, mugikortasun eta ordutegi arauak urratzea leporatu diote.

Ausarkeriaz gidatzeagatik eta agintaritzari atentatzeagatik akusatua. Argazkia: Irekia.
Ertzaintzaren kontrola errepidean
Ausarkeriaz gidatzeagatik eta agintaritzari atentatzeagatik akusatua. Argazkia: Irekia.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 29 urteko gidari bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, ausarkeriaz gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitua, agintaritzaren aurkako atentatua eta mugikortasunari eta ordutegiei buruzko arauak urratzea leporatuta.

Atxilotua gelditu gabe igaro da Kantabrian jarritako polizia-kontrol batetik, eta A-8tik Bizkaia aldera ihes egin du. Azkenean, alboz jo du abiadura moteltzea eta autoa gelditzea lortu nahi zuen Ertzaintzaren auto baten kontra.

02:30ak alder, Kantabriatik Ertzaintzari jakinarazi diote gama altuko auto batek polizia-kontrol bat gainditu duela Torrelavegan eta abiadura handian ihes egin duela Bizkairantz.

Une horretatik aurrera, Bizkaiko Trafiko Unitateko eta, ondoren, Sestaoko ertzain-etxeko ertzainek aipatutako ibilgailuaren bilakaera zaindu eta kontrolatu dute A-8 autobidean. Polizia-ibilgailuak atzetik joan dira, argi-seinaleak aktibatuz, eta Sestao parean beste patruila batzuk jarri zaizkio aurrean. 

Polizia-auto horiek abiadura moteldu dute ihesi zihoan autoak ere abiadura moteldu zezan, baina inplikatua bi patruila-autoren artetik igarotzen saiatu da eta horietako bat alboz jo du. Azkenean, autobideko eskuineko eta erdiko erreietan geratu da, Barakaldo parean.

Polizia-dispositiboko ertzainek identifikatu eta atxilotu egin dute minik hartu ez duen gidaria. Gidariari gero egin zaion droga-testean, horrek positibo eman du.

Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua aske utzi dute, eta agintari judizialaren aurrera agertzeko noiz deituko zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Barakaldo Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak