Gizartea -
Denboralea
Nafarroa, Filomenagatik hondamendi eremu izendatu dituzten zortzi erkidegoen artean
Enbatak elurte handia utzi zuen Nafarroako erdigunean eta Erriberan.
E.G. | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak hondamendi eremu izendatu ditu zortzi erkidego, tartean Nafarroa, Filomena denboraleak utzitako ondorioak direla eta.
Babes zibileko larrialdi batek larriki erasandako gunearen adierazpena —orain horrela deitzen zaio hondamendi eremuari— honakoei aitortu die Sanchezen gobernuak: Nafarroa, Madrilgo erkidegoa, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Asturias, Aragoi eta Errioxa.
Kalteen lehen balorazio bat egin ostean hartu du erabakia Espainiako Gobernuak, baina baliteke, sakonago aztertuta beste lurralde batzuk ere hondamendi eremu jotzea.
Filomenak bete-betean harrapatu zituen Nafarroa erdialdea eta Erribera, eta elurte handia izan zen bietan.