Gizartea -
KORONABIRUSA
Gasteizek karpak jarriko ditu zazpi ikastetxetako patioetan
Pandemiak eragindako beharrak arintzeko karpak jarriko dituzte Abendañon, Divino Maestroan, Ibaiondon, Toki Ederren, Odon Apraizen, San Inazion, Landazurin eta Santa Marian.
N.B. | EITB MEDIA
Gasteizko Udalak karpak jarriko ditu hiriko zazpi ikastetxetako patioetan, covid-19aren pandemiak eragindako beharrak arintzeko.
Udalak iragarri duenez, eskaera egin duten ikastetxe guztiek izango dituzte elementu horiek. Horrela, karpak jarriko dira Abendaño, Divino Maestro, Ibaiondo, Toki Eder, Odon Apraiz, San Inazio, Landazuri eta Santa Marian.
Karpek 200 metro koadroko azalera izango dute, eta 2020-21 ikasturtea amaitu arte egongo dira instalatuta.
Horien instalazioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren (UDALAGUNTZA-2020) laguntzen deialdiaren barruan sartzen da, hezkuntza-administrazioaren mende dauden udal-jabetzako higiezinetan karpak instalatzea finantzatuko baitu.