Gizartea -

Istiluak

Bi pertsona atxilotuta eta bi ertzain zaurituta Santurtzin izandako istiluetan

Segurtasun Sailak larunbat gauean Donostian eta Pasaian ere istiluak izan direla esan du, Ertzaintza pertsonen bilerak desegiten saiatu denean.

Istiluak Santurtzin. EITB Mediako erabiltzaile baten bideo bateko irudia
Istiluak Santurtzin.
44 eta 34 urteko bi pertsona atxilotuta Santurtzin izandako istiluetan

1:27

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte Santurtzin (Bizkaia) izandako istiluetan, Ertzaintza 30 pertsonatik gorako bilera bat desegiten saiatu ondoren. 44 urteko gizonezko bati atentatu eta lesio delituak egozten dizkiote, eta 34 urteko bati bide segurtasunaren kontrako eta istilu publikoen delituak leporatzen dizkiote. Segurtasun sailak informatu duenaren arabera, bi ertzain zauritu dira.

Larunbatean, 21:30 inguruan, izan dira istiluak. Ertzaintzaren patruila batek, Mamariga aldean, 30 pertsonatik gorako talde bat ikusi zuen. Tartean, covid-19aren kontrako osasun neurriak betetzen ez zituzten pertsonak zeuden.

Momentu batean, Segurtasun sailak informatu duenez, galtzadan sartu ziren eta pertsonen eta ibilgailuen igaroa oztopatu zuten, baita ertzainen kontrako irainak oihukatu ere. Ertzainak haiek identifikatzera hurbildu zirenean, pertsona gehiagok inguratu zituzten, eta bi agenteri eraso zieten.

Horietako bati jostura kirurgikoa egin behar izan diote masailezurrean, eta kolpe ugari zituen gorputzean. Besteari besoa ez mugitzeko ferula bat jarri diote.

Ertzain gehiago bertaratu zirenean, egoera kontrolatu eta ustezko erasotzaile bat atxilotu zuten, agentearen kontrako atentatua eta lesio delitua egotzita.

Beste gizon bat Iparragirre kalean atxilotu hartu zuten, bere autoa Ertzaintzaren ibilgailuen aurrean jartzeagatik. Ertzainak lekura heltzea oztopatzen saiatu omen zen atxilotua.

Bilkurak Donostian eta Pasaian

Bestalde, 20:00 inguruan, Ertzaintzaren dispositibo batek Donostiako Alde Zaharrean egiten ari ziren zenbait bilkura desegin zituen. Ertzainen kontra botilak eta suziriak jaurti zituzten. Bederatzi pertsona identifikatu zituzten.

Ertzaintzaren arabera, sare sozialen bitartez botiloia deitu zuten Trinitate plazan.

La Ertzaintza, en San Sebastián.

Ertzaintza, Donostiako Alde Zaharrean. Argazkia: EFE

Pasaian (Gipuzkoa), 21:00 inguruan, Ertzaintzak beste botiloi baten berri izan zuen. Irainekin eta botilen jaurtiketarekin hartu zituzten ertzainak, eta edukiontzi bat erre zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Santurtzi Bizkaia EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera