Gizartea -

KORONABIRUSA

Hau da udalerritik irten ahal izateko bete beharreko agiriaren eredua

Joan-etorriak zio hauengatik bakarrik daude baimenduta: ikasketengatik, lanagatik, osasun arrazoiengatik, haur zein helduen zaintzagatik edota behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiengatik.

Ertzaintzaren trafiko-kontrola. Irudia: EFE
Ertzaintzaren trafiko-kontrola
Ertzaintzaren trafiko-kontrola. Irudia: EFE

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren hedapena geldiarazten saiatzeko asmoz, astelehen honetatik, urtarrilaren 25etik, debekatuta dago norberaren udalerritik irtetea, bai eta ondoko herrira joateko ere, Eusko Jaurlaritzak ostiralean ezarritako neurri murriztaile berriak indarrean sartu baitira.

Salbuetsita daude, nolanahi ere, ikasketengatik, lanagatik, osasun arrazoiengatik, haur zein helduen zaintzagatik edota behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiengatik egin beharreko joan-etorriak.

Edozein kasutan, joan-etorriak justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bete beharko da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea COVID kasuak