Gizartea -

Sutea

Lau pertsona erreskatatu dituzte Gasteizko etxebizitza batek su hartu ostean

Bi adingabe leihotik atera behar izan dituzte suhiltzaileek. Gurasoak, berriz, garrak amatatzean irten dira. Laurak artatu behar izan dituzte.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko suhiltzaileek bikote bat eta bi adingabe erreskatatu behar izan dituzte bart Gasteizko etxebizitza batek su hartu ostean.

Ezbeharra hiriburuko Pablo Picasso kaleko etxebizitza batean izan da, gauerdia igarota. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sua piztu da etxebizitzaren sarreran.

Gasteizko udaltzainak heldu dira aurrena, eta euren gomendioei jarraiki, etxebizitzako logela batean gorde dira familia bereko lau kideak.

Suhiltzaileek leiho batetik atera dituzte bi adingabeak, eta gurasoak garrak amatatu dituztenean irten ahal izan dira. Laurak artatu behar izan dituzte.

Sugarrek, keak eta beroak kalteak egin dituzte etxebizitzako sarreran eta egongelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Suhiltzaileak