Gizartea -

Koronabirusa

Zainketa Intentsiboetako oheen % 80 daude okupatuta EAEn

ZIUetan ingresatuta dauden pazienteen % 40,3k dute koronabirusa egun.

Gasteizko Txagorritxu Ospitalea. Argazkia: Efe
Gasteizko Txagorritxu Ospitalea. Argazkia: Efe
Gasteizko Txagorritxu Ospitalea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zainketa Intentsiboetako Unitateetako oheen % 80,1 daude okupatuta egun Euskadin. Gainera, bertan ingresatutako pazienteen % 40,3k koronabirusa dute. Guztira, 332 ohe daude EAEko ZIUetan.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, 560 pertsona daude koronabirusarekin EAEko ospitaletako geletan, eta beste 134 ZIUetan.

Hori horrela, ZIUen kontingentzia planeko hirugarren fasean dago egun EAE (bostetik).

Hirugarren fase hori aktibatzeko, ZIUetako oheen % 20-35 egon behar dira koronabirus pazienteekin okupatuta. Hurrengo fasera pasatzeko, portzentajea % 50ekoa izan behar da, eta % 50etik gorakoa azkena martxan jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak