Gizartea -

INSPIRADO OPERAZIOA

"Rip deal" metodoarekin gasteiztar bati iruzurra egin zion talde bat desegin dute

2020ko otsailean abiatu zuten ikerketa, Gasteizko bizilagun batek jarritako salaketaren ondotik. Iruzurraren zenbatekoa 530.000 eurokoa da.

"Inspirado" operazioan atxilotutako pertsonetako bat
"Inspirado" operazioan atxilotutako pertsonetako bat
"Inspirado" operazioan atxilotutako pertsonetako bat

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Rip deal" metodoa erabilita, besteak beste, gasteiztar bati iruzur egin zion talde kriminal bat desegin du Guardia Zibilak.

"Inspirado" operazioaren baitan, Madrilen (2) eta Gasteizen (1) 2015ean eta 2019an, hurrenez hurren, salatutako hiru iruzur argitzea lortu dute. Aipaturiko talde horrek egindako iruzurraren zenbatekoa 530.000 eurokoa da.

2020ko otsailean, Gasteizko bizilagun batek iruzur baten biktima izan zela salatu zuen Guardia Zibilaren aurrean. Salatu zuenez, enpresa proiektuak finantzatzeko diru kopuru handi bat eman zien, komisio modura, ustez, nazioarteko enpresa bateko arduradunak zirenei. 

Salaketa horren ondotik, Guardia Zibilak "Inspirado" operazioa abiatu zuen, egileak identifikatzeko eta iruzurra "Rip deal" metodoaren bitartez egin zela egiaztatzen saiatzeko.

Guardia Zibilak egindako ikerketak, ustez, iruzurrekin lotutako lau pertsona identifikatu zituzten. 2020ko uztailean, erakundeko kideetako bat atxilotu zuten Madrilen. Era berean, Torroxen (Alacant) beste pertsona bat ikertu zuten, biktimaren batekin erakundeko bitartekari gisa jardun zuelakoan. Gainera, Europolekin egindako elkarlanaren ondorioz, beste kide bat atxilotu zuten Kroazian. Azkenik, urtarrilaren 15ean beste kide bat atxilotu zuten Torreviejan (Alacant).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak azken ordukoa Espainia argazkiak Iruzurrak berriak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur