Gizartea -

Bilbo

33 positibo eta hiru hildako Santutxuko atari bateko agerraldiarekin lotuta

Bizilagunen gertuko pertsonak identifikatu, eraikina "garbitu eta desinfektatu", eta baheketa egin dute.

Gizon bat PCR proba egiten. EFEren artxiboko argazkia
Gizon bat PCR proba egiten
3 hildako, 5 ospitaleratu eta 20 kutsatu baino gehiago, Santutxuko eraikin batean

1:24

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak 33 kasu positibo atzeman ditu Bilboko Santutxu auzoko atari batean, urtarrilaren hasieran izandako covid-19 agerraldiarekin lotuta. Bertan atzemandako kasuetako asko larriak izan dira, eta hiru heriotza gertatu dira.

Gasteizen egindako agerraldian, Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu dute Jose Luis Quintas Osasun sailburuordeak eta Koldo Cambra Osasun Publikoko zuzendariordeak, eta Santutxu auzoan izandako agerraldian jarri dute bereziki arreta. Esan bezala, covid-19 agerraldi bat atzeman zuten bertan duela egun batzuk, eta zenbait bizilagun hil dira birusak jota. ETBk baieztatu ahal izan du hiru direla hildakoak.

Ildo horretan, Cambrak onartu du urtarrilaren 9tik 23ra jazotakoa "agerraldi larria" izan dela, kasu asko detektatu dituztelako, "horietako asko oso larriak".

Gaur bertan jakinarazi duenez, aztarnariek lan handia izan dute bertan, bizilagunen gertuko pertsonak identifikatzeko eta eraikina "garbitu eta desinfektatzeko". Bizilagunen artean, gainera, baheketa egin dute, eta 100 pertsonatik bostek eman dute positibo.

Bideoa: Zer egin behar da eraikinetako eremu komunetan ez kutsatzeko?

Zer egin behar da eraikinetako eremu komunetan ez kutsatzeko?
Zer egin behar da eraikinetako eremu komunetan ez kutsatzeko?
Zer egin behar da eraikinetako eremu komunetan ez kutsatzeko?

1:2

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa