Gizartea -
Justine ekaitza
140 km/h-ko haize-boladak neurtu dira Matxitxako lurmuturrean
Bermeoko datua Euskalmetek igande goizaldean erregistratutako altuena izan da. Gainera, Donostiako buiak 10,75 metroko olatu bat neurtu du.
EITB Media | Agentziak
Igande goizaldian haize-bolada gogorrak erregistratu dira, kostaldean zein barnealdean. Matxitxakon (Bermeo) 140 km/h-koak izan dira, eta Cerrojan (Karrantza) 133 km/h-koak, biak Bizkaian. Era berean, Donostiako buiak 10,75 metroko olatu bat erregistradu du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, denboraleak haize-bolada handiak eragin ditu haizeguneak ez diren tokietan ere. Mungian (Bizkaia) 84,3 km/h-koak izan dira.
Ekaitza, bereziki, itsasoan izaten ari da eragina. 7:00etan Donostiako buian 10,75 metroko olatuaren altuera adierazgarria neurtu da.