Gizartea -
DONOSTIA
Pasealeku Berria, Zurriolako kai muturra eta Haizearen Orrazia, itxita, olatuengatik
Kostaldeko inpaktuagatik ezarrita dagoen alerta laranja tarteko, itxita egongo dira astearte goizera arte.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Donostiako Udalak Pasealeku Berria, Leizaola Pasealekua (Zurriolako kai muturra) eta Haizearen Orrazia itxi ditu astearte goizeko bederatziak arte, kostaldeko inpaktuagatik ezarrita dagoen alerta laranjaren ondorioz.
Babes Zibilak gaur zabaldutako informazioaren arabera, olatuengatik ezarritako abisuak bertan behera gelditzen direnean eta udal teknikariek kalterik izan ez dela egiaztatzen dutenean zabalduko dituzte berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea