Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Enrique Rodriguez Galindo ZIUn sartu dute, koronabirusagatik

EITB MEDIA | EFE

Guardia Zibileko jeneral ohiari 71 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hiltzegatik. Otsailaren 5ean 82 urte egingo ditu.

  • Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohia

    Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiaren osasun egoerak okerrera egin du eta larri dago Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), koronabirusagatik.

Galindoren gertuko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu diotenez, duela aste batzuk kutsatu zen koronabirusarekin eta larri dago. Haren emaztea ere kutsatuta omen dago.

Koronabirusagatik ospitaleratu eta arnasa hartzeko arazoak izan ondoren, intubatu egin dute. Aurreikuspenen arabera, datozen 20 egunak ZIUn igaro beharko ditu. Gaixotasun kardiobaskularra du eta otsailaren 5ean 82 urte egingo ditu

Rodriguez Galindo jeneral ohiak 15 urte egin zituen Guardia Zibilaren Intxaurrondoko komandantziako buruzagitzan.

2000. urtean 71 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hiltzegatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena