Gizartea -

EAE

Ertzaintzak helikoptero berri bat izango du erreskateak eta salbamenduak egiteko

Eusko Jaurlaritzak helikoptero bat alokatzea onartu du, eta 14,4 milioi euro ordaindu beharko ditu datozen sei urteotan alokairuaren truke.

Ertzaintzako helikoptero bat erreskate batean. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Ertzaintzako helikoptero bat erreskate batean.
Ertzaintzako helikoptero bat erreskate batean. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak helikoptero berri bat izango du erreskateak eta salbamenduak egiteko. Eusko Jaurlaritzak helikoptero bat alokatzea onartu du, eta, guztira, 14,4 milioi euro finantzatuko ditu datozen sei urteetan.

Exekutiboak ontzat eman du Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak bi turbinako helikoptero berri bat izateko egindako proposamena. 

2021etik 2026ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura finantzatuko da, honela: 240.000 euro, 2021ean; 2.880.000 euro, 2022an, 2024an eta 2025ean; eta 2.640.000 euro, 2026an.

Egungo taldea

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea 105 agentek osatzen dute, eta erreskateak eta salbamenduak egiten ditu lurrez, airez zein itsasoz, larrialdietan. Horretarako, besteak beste, baliabide hauek dituzte: bederatzi itsasontzi, bi helikoptero, lur orotako ibilgailuak, tripulaziorik gabeko 13 aireontzi, eta uretako, mendiko eta eskaladako ekipamendu profesionala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak