Gizartea -

Nafarroa

Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran autoritatearen aurkako atentatua egotzita

Gainera, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du genero indarkeria kasu batengatik, eta adingabe bat salatu du gidariei laser batekin apuntatzeagatik.

Tuterako Udaltzaingoak utzitako argazkia.
Tuterako Udaltziangoa
Tuterako Udaltzaingoak utzitako argazkia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bart, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita, identifikatzera zihoan udaltzainetako bati ustez eraso egin ostean.

Igande iluntzeko 22:00etan, agenteei jakinarazi zieten emakume batek gizon bat salatu nahi zuela iraindu eta mehatxatzeagatik. Udaltzainak gertakariaren lekura bertaratu zirenean, eta gizonezkoa identifikatzeari ekin ziotenean, honek ezetz esan eta agenteetako bati eraso egin zion.

Udaltzaingoaren arabera, gertakarien ustezko egileak agenteetako bat lurrera bota zuen, eta harekin birinbolaka ibili zen lurretik. Azkenean, agenteek geldiarazi egin zuten beste patruila batek lagunduta.

Erasoaren ondorioz, agenteak hainbat zauri eta kontusio arin egin zituen, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten eta Foruzaingoarenera eraman.

Halaber, goizeko 01:00ean, gizonezko bat atxilotu dute genero indarkeria egotzita, Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak eginiko operazioan.

Bestalde, Udaltzaingoak 15 urteko adingabe bat salatu du bart, gidarien aurka laser-izpiak igortzen dituen gailu bat erabiltzea egotzita.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, laser-izpiak Tuterako Jesusen Bihotza monumentutik zetozen. Agenteak bertaratuta, banku batean eserita zeuden hiru adingabe ezustean harrapatu zituzten. Horietako batek egindakoa aitortu zuen eta agenteei eman zien gailua.

Udaltzaingoa adingabearen amarekin harremanetan jarri da, semea salatu egingo dutela jakinarazteko

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroa Tutera Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa