Publizitatea
Itxi

2021/02/10

12:17

Gizartea

Ekimenak

Euskadiko 14 ikastolak Txikipediako edukien sorreran hartuko dute parte

EITB MEDIA

Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak bultzatutako proiektuaren helburu nagusia emakume zientzialariak ezagutzera ematea da.

  • Idazten ari diren bi ikasle.

    Idazten ari diren bi ikasle.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskadiko 14 ikastolak emakume zientzialarien biografiekin zerikusia duten euskarazko edukiak sortuko dituzte Txikipedian bi hilabetez. Proiektuaren helburua da, emakume horien bizitza ezagutarazteaz gainera, testuinguru digitalean euskararen erabilera sustatzea.

Ikastolen Elkartea eta Euskal Wikilarien Elkartea izan dira “erronka kolektibotzat” hartzen duten ekimenaren bultzatzaileak, zeinaren bitartez Txikipedian 250 sarrera gehiago txertatzeko asmoa duten.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak arduratuko dira Interneten euskararen erabilera indartzeko eta gizonei eta emakumeei buruz idatzitako artikulu kopuruak orekatzeko helburua duten edukiak sortzeaz. Jomuga emakume zientzialarien bizitzan jarriko den arren, ikasleek beste edozein arlotan nabarmendu diren emakumeen inguruan ere idazteko aukera izango dute.

Proiektua martxan izango da berdintasunaren aldeko borrokan oso garrantzitsuak izan diren bi egunetan: otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, eta martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena