Gizartea -

KORONABIRUSA

AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorakoei ere jartzea gomendatu du MOEk

Birusaren aldaera guztientzat gomendatu du aipaturiko txertoa Munduko Osasun Erakundeak, baita aldaera britainiarrarentzat eta hegoafrikarrarentzat ere.

Koronabirusaren aurkako AstraZeneca etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Koronabirusaren aurkako AstraZeneca etxearen txertoa
Koronabirusaren aurkako AstraZeneca etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren aurka AstraZeneca botika etxeak eta Oxford Unibertsitateak landutako txertoa 65 urtetik gorakoei ere jartzea gomendatu du Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Adinekoei txerto hori jartzea baztertu du oraingoz Espainiako Gobernuak.

Gainera, birusaren aldaera guztientzat gomendatu du AstraZenearen txertoa Munduko Osasun Erakundeak, baita aldaera britainiarrarentzat eta hegoafrikarrarentzat ere. Hegoafrikak, bere aldetik, AstraZenecaren txertoa jartzeari utzi dio eraginkorra ez delakoan.

Hala ere, MOEk aitortu du aurretiazko analisiek erakutsi dutela txerto horren eraginkortasuna "pixka bat" murrizten dela aldaera britainiarraren aurrean, eta Hegoafrikakoaren kasuan, gaixotasun arin eta moderatuaren aurkako eraginkortasuna "nabarmen" murrizten dela.

Munduko Osasun Erakundearen gomendioaren berri izan ondotik, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak atea zabaldu dio 55 urtetik gorakoei ere AstraZenecaren txertoa jartzeko aukerari. Kolektibo honen inguruan entsegu klinikoa egiten ari dira Ameriketako Estatu Batuetan, eta emaitzak datorren hilabeterako prest egon litezke. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak gaur Sendagaiak Txertoak albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Munduko Osasun Erakundearen albisteak