Gizartea -

ZIENTZIA

CIC Nanoguneko sei zientzialari, munduko garrantzitsuenen zerrendan

"Ranking of World Scientists" zerrendak Mato Knez, Luis E. Hueso, Felix Casanova, Rainer Hillenbrand, Andrey Chuvilin eta Paolo Vavassori ikertzaileen ibilbidea nabarmendu du.

'Ranking of World Scientists' zerrendan ageri diren CIC Nanoguneko ikertzaileak. Argazkia: @nanoGUNE
"Ranking of World Scientists" zerrendan gehitutako CIC Nanoguneko sei zientzialariak
'Ranking of World Scientists' zerrendan ageri diren CIC Nanoguneko ikertzaileak. Argazkia: @nanoGUNE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako CIC nanoGUNE ikerketa zentroko sei zientzialari "Ranking of World Scientists" zerrendan gehitu dituzte. Stanford Unibertsitateak eta Elsevier enpresak egiten dute eta mundu mailan erreferentziazko dokumentua da zientzialarien artean.

CIC nanoGUNEk gaur ohar bidez jakinarazi duenez, mundu mailako punta-puntako 160.000 ikertzaileren lana nabarmentzen da zerrendan.

Horien artean ageri dira Mato Knez, Luis E. Hueso, Felix Casanova, Rainer Hillenbrand, Andrey Chuvilin eta Paolo Vavassori ikertzaileak.

Sei zientzialariak CIC nanoGUNE zentroko nanozientziako ikerketa-taldeetako baten buru dira: Mato Knez, Nanomaterialen taldekoa; Luis E. Hueso eta Felix Casanova, Nanogailuak taldekoa; Rainer Hillenbrand, Nanooptika taldekoa; Andrey Chuvilin, Mikroskopia Elektronikoa taldekoa; eta Paolo Vavassori, Nanomagnestismoa taldekoa.

Stanford Unibertsitatearen eta Elsevierren zerrenda hori erreferentzia zientifikoko dokumenturik entzutetsuena da nazioartean, eta profesionalen ikerketa-lanak zer eragin duen ezagutzeko balio du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur