Gizartea -
Haize-boladak
Abisu horia larunbatean haizeagatik Euskadin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbatean Euskadin orduko 100 kilometroko abiadura gaindituko duten haize-ufadak izango baitira.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du biharko, otsailak 20, arratsaldeko seietatik gauerdira izango diren haize-bolada handiak izango baitira. Gauean zehar, hego hego-ekialdeko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gaindituko dute babestu gabe dauden guneetan, ekialdeko mendien inguruetan bereziki.
Gipuzkoako eta Arabako toki babestuetan, baina, haize-ufadek orduko 80 kilometroko abiadura gaindituko dute, eta, Bizkaikoetan, orduko 60-80 kilometrokoa. Goizaldean, Gipuzkoan eta Bizkaian orduko 60-80 kilometro ingurukoak izango dira, eta Araban, orduko 40-60 kilometrokoak. Goizean eta arratsaldean, hego hego-ekialdeko haize-boladak orduko 60-80 kilometro ingurukoak izango dira.
Bestalde, baso-suteak izateko arriskuagatik ezarritako abisu horia egun osoan izango da indarrean Gipuzkoan eta Bizkaian, tenperatu altuak, haize indartsua eta hezetasun erlatibo txikia izango baitira.