Gizartea -

Trafikoa

Elurra dela eta, A-1 errepidean, Agurainen, arretaz gidatzea aholkatu du Ertzaintzak

Bestalde, Opakuako mendatea itxita dago. Herrerako portuan kateak behar dituzte ibilgailuek.

Elurra A-1 errepidean, Agurainen. EFEren artxiboko argazkia
Elurra A-1 errepidean, Agurainen
Elurrak zirkulazioa zailtzen du Arabako hainbat puntutan

0:38

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra dela eta, A-1 errepidean, Agurainen, arretaz gidatzea aholkatu du Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Arabako beste zenbait puntutan ere mara-mara ari du elurra, Opakuan, besteak beste. Goizetik, itxita dago aipatu mendatea.

Gainera, Herreran kateak behar dituzte ibilgailuek, eta Bernedon, Azazetan, Gasteizko mendatean, Gatzagan eta Urduñan kontuz gidatu behar da, Segurtasun Sailaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Araba Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Agurain Albisteak