Gizartea -

Koronabirusa

Igoera txikia izan da Nafarroako kutsatzeetan

Zehazki, 63 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino zazpi gehiago. Positibotasun tasa % 3aren ingurukoa da.

Nafarroako txertaketaren une bat. Argazkia: EFE
Nafarroako txertaketaren une bat.
Nafarroako txertaketaren une bat. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuek apur bat gora egin dute azken orduetan Nafarroan, 63 zenbatzeraino, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Atzemandako positiboak bezperan baino gehiago badira ere (bederatzi gehiago, zehazki), aurreko egunean baino 517 proba gehiago egin zituzten atzo (2.373), eta horietatik % 2,7 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasa % 3aren ingurukoa izaten jarraitzen du.

Bada beheranzko joeraren erakusle den beste datu bat: duela bi aste zenbatutakoak baino 26 gutxiago izan ziren atzokoak. Izan ere, Nafarroak 15 egun daramatza jarraian 100eko langatik behera.

Udalerri edo guneka, Iruñeko II. Zabalgunean sei positibo zenbatu dituzte. Hiruna kasu atzeman dituzte Altsasun, Barañainen, Berriozarren eta Sarrigurenen, baita Iruñeko Ermitagaña, Arrotxapea eta Txantreako auzoetan ere.

Javier Remirez presidenteordeak azpimarratu duenez, azken txosten epidemiologikoak, otsailaren 14tik 21era bitarteko asteari dagokionak, 100.000 biztanleko 143 kasu 14 egunera eta 67 kasu zazpi egunera zenbatu ditu.

Bilakaera hori murrizketa-neurrien emaitzei eta kasu batzuetan txertaketa kanpainari egotzi die, 75 urtetik gorako pertsonekin gertatzen den bezala; horien artean, kutsatzeak % 57 murriztu dira. Nafarroako Gobernuak ostiral honetan malgutuko ditu neurri horiek.

Remirezek esan du positiboek behera egin dutela adin-talde eta esparru guztietan, baina neurrien "erlaxazioa ez dadila izan banakako erantzukizunaren erlaxazioa, aurreratutako horretan atzera ez egiteko eta, horrela, emandako pausoak atzeraezinak izatea lortzeko", esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Altsasu azken ordukoa Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur