Publizitatea
Itxi

2021/02/25

19:25

Gizartea

Gasteiz

Zabalgana eraberrituko dute, trafikoa motelduz eta oinezkoari leku gehiago emanez

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Zabalgana auzoan 10 superetxadi eraikiko dituzte. Lanak udaberrian abiatuko dituzte eta urtea amaitu orduko gauzatzea espero dute.

2:34
Superetxadien proiektua. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Udalak Zabalgana auzoa itxuraldatuko du, 10 superetxadi eraikita eta egun ibilgailuek erabiltzen dituzten 7.500 metro koadro bide-zoru oinezkoentzako berreskuratuta. Egitasmo horren bidez, trafikoaren abiadura motelduko dute eta pertsonei zuzendutako gune berde berriak sortuko dituzte.  

Gorka Urtaran alkateak eta Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Eremu Publikoko zinegotziak ostegun honetan aurkeztu dute Zabalganako superetxadien proiektua. Egitasmoa gauzatzeko bi milioi euroko aurrekontua izango dute. Lanak udaberria hasiko dira eta urtea amaitu orduko bukatuko dituztela espero dute.

Hiribide handietan trafikoa kenduko dute, dagoeneko existitzen diren pasealekuei jarraipena emanez, gune berde berriak sortuz eta bidegorriak izango dituzten espaloi zabalak eraikiz. Eremu horietan otorduak egiteko mahaiak, umeentzako jolasak eta ping-pongean jokatzeko mahaiak jarriko dituzte.

Ibilgailuak ezingo dira gune horietan sartu eta ondoko bidetik buelta eman beharko dute. "Auzo horretatik abiadura handian igarotzen den trafikoarekin amaituko dugu horrela", azpimarratu du Ruiz de Escuderok.

Hiribide horietan gehienezko abiadura 20 eta 10 kilometro ordura murriztuko dute. Halaber, auzoan garajea duten bizilagunak eta zama-lanak egiten ari diren beharginak soilik sartuko ahal dira ibiligailuarekin.

Ilustrazioaren eta Mediterraneoaren hiribideak eraldatzeaz gain, Labastida, Salvador Dali, Iruña-Veleia eta Oion kaleak ere eraldatuko ditu Udalak.

Superetxadietan sartzeko kaleak errei batekoak izango dira eta lorategiak jarriko dituzte, ibilgailuek abiadura moteldu behar izan dezaten. Superetxadien barrualdean oinezkoak izango du lehentasuna, eta kanpoaldean trafikoak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena