Gizartea -

Osasun gatazka

Euskadik eta Errioxak ez dute akordiorik lortu gatazka konpontzeko

Rafael Bengoak prentsaurrekoa deitu du ostegun honetarako, kazetarien aurrean liskarraren balorazioa egiteko. Errioxako presidentea "euskal herritarren aurka" ari dela salatu du Osasun sailburuak.

Rafael Bengoa, Osasun Sailburua. Argazkia: EITB.
Osasun gatazka: Jaurlaritzak apurtutzat jo ditu negoziazioak

01:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak ez dute adostasunik lortu bi erkidegoen arteko liskarra konpondu ahal izateko. Iragan irailean, Errioxako Gobernuak Arabako herritarrak artatzeari uko egin zion. Neurri horrek Arabar Errioxako pazienteei eragin die gehienbat.

Azaroan zehar akordio batera heltzen saiatu dira baina, ezarritako epean ezin izan dute adostasunik lortu.

Errioxak Arabar Errioxako 11.000 pazienteak artatzea nahi du Eusko Jaurlaritzak, hau da, iragan iraila arte egondako egoerara bueltatzea nahi du. Bestalde, Errioxako Gobernuak paziente "konplexuengatik" "ordainak" jasotzea eskatzen dio Jaurlaritzari.

Bi gobernuek hainbat proposamen gurutzatu dituzte azken egunetan, baina, Jaurlaritzaren ustez, Errioxak ez du Arabako pazienteak artatuko dituela bermatu nahi. Bengoa sailburuaren aburuz, Espainiako osasun sistemaren batasuna "kolokan" jarri du Errixoako presidenteak, Arabako errioxako gaixoei urte luzez izan duten osasun arreta ukatzean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, negoziaketaren helburua iraileko egoerara itzultzea zen, hau da, hasierako egoerara bueltatzea, baina ez da posible izan.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak prentsaurrekoa deitu du biharko, Eusko Legebiltzarrean. Kazetarien aurrean liskarraren balorazioa egingo du Bengoak.

Pedro Sanz Errioxako Gobernuko presidentea "euskal herritarren aurka" ari dela salatu du Osasun sailburuak Radio Euskadin egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea