Publizitatea
Itxi

2021/02/27

12:31

Gizartea

Txertaketa

Urkulluk txertoak herrialde pobretuetara iristeko borondatea adierazi du

Mikel Dominguez | EITB Media

Elkartasuna eta gizatasungatik covid-19aren kontrako txertoak mundu osora heldu behar direla azpimarratu du lehendakariak. "Pandemia mundu osoan gainditzen da edo ez da gainditzen", gehitu du.

  • Erizain bat txertoa jasotzen Guatemalan.

    Erizain bat txertoa jasotzen Guatemalan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19aren kontrako txertoak "planetako biztanle guztiengana" iritsi behar direla esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, sare sozialetan plazaratutako mezu batean, eta Eusko Jaurlaritzak COVAX babesten duela eta txertoak herrialde guztietara irits daitezen borondatea duela adierazi du.

Urkulluren arabera, txertoak "osasun sistemen ikuspegitik ahulenak diren" herrialdeen artean banatu behar dira "bereziki", "elkartasun- eta gizatasun-printzipioekin konprometituta". Bere aburuz, helburu hori "modu multilateralean partekatu beharko litzateke nazioartean".

Gainera, printzipio horiez gain, beste arrazoi "berekoiagoak" ere badaudela esan du lehendakariak. "Pandemia mundu osoan gainditzen da edo ez da gainditzen", adierazi du. Izan ere, "herrialde bakoitzaren segurtasun propioa, ekonomia propioa eta osasun publikoa ez dira salbu egongo immunitatea kontinente eta herrialde guztietara iristen ez bada".

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak COVAX, "txertaketa globala eta solidarioa bermatzera bideratutako nazioarteko ahaleginak", babesteko konpromisoa  adierazi du Urkulluk, otsailaren 19an Espainiako Atzerri ministroari esan zionez. Bestetik, "txertoak baliabide gutxien dituzten herrialdeetara iristen laguntzeko borondatea" ere adierazi du, "zuzenean eta horretarako prestatutako bideetatik".

Lehendakariak panemian zehar beste autonomia erkidegoei eta Peru bezalako beste herrialdeei baliabideak eskaini dizkiola gogorarazi du. "Orain, osasun globalaren aldeko lankidetza aldeaniztuna indartu nahi da", esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena