Publizitatea
Itxi

2021/02/28

17:53

Gizartea

Migrazioa

Sea Watchen itsasontzi batek 317 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan

EITB Media | Agentziak

Alemaniako GKEak lau erreskate egin ditu hiru egunean, eta itsasoan galduta dauden beste lau itsasontzi ikusi dituela ohartarazi du.

  • Sea Watchek egin duen laugarren erreskatea hiru egunean.

    Sea Watchek egin duen laugarren erreskatea hiru egunean. Argazkia: Sea Watch

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sea Watch gobernuz kanpoko erakunde alemaniarrak, eguneko bigarren itsas salbamendu operazioan 97 pertsona erreskatatuta Erdialdeko Mediterraneoan, 371 migratzaile daramatza itsasontzi batean. Gainera, ontziak bilatzeko erabiltzen duen hegazkinak arriskuan dauden lau itsasontzi ikusi dituela esan du sare sozialetan.

"Bigarren esku-hartzea gaur: 97 pertsona erreskatatuta. #SeaWatch3-k arriskuan zegoen zurezko itsasontzi bat erreskatatu zuen. Hiru egunean 4 esku-hartze egin ditugu, 317 pertsona daude orain itsasontzian", esan du GKEak Twitterren.

Eguneko bigarren erreskatea izan da, laugarrena hiru egunean. Izan ere, husten ari zen ontzi batean zihoazen 73 pertsona erreskatatu dituzte lehenago.

Ostiralean, Sea Watch 3k antzeko egoeran zeuden 102 pertsona erreskatatu zituen, eta egun bat lehenago, beste 45 migratzaile.

Guztira, 317 pertsona daude itsasontzian. Tartean adingabe asko daude, gehienak bakarrik. Asko "gasolinak eragindako erredurengatik" artatu dituzte.

"Arriskuan dauden beste lau itsasontzi ikusi du #Moonbird-ek inguruan", gehitu dute. Hori itsasontziak bilatzeko erabiltzen duten hegazkin txikia da.

Bestalde, Aljeriatik 46 migratzaile, gehienak oso gazteak, heldu dira Sardiniara, hiru itsasontzi txikitan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena