Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
BARIK eta MUGI txartelak Arabako garraio publikora zabaldu dira
Alavabusek eta Eskualdeko Garraioak BARIK eta MUGI txartelak onartzen ditu gaurtik, martxoaren 1etik, aurrera, lurraldeko garraio-txartelen elkarreragingarritasunerako urrats berria emanez.
EITB MEDIA
Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko foru lineek gaurtik aurrera, martxoaren 1etik aurrera, BARIK eta MUGI txartelak onartzen dituzte ordaintzeko modu gisa, horrek dakartzan abantailekin, erosotasunari eta txartelaren prezioaren gaineko deskontuei dagokienez.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila lanean izan da azken urteetan hiru lurralde historikoetan dauden garraio-txartelak (BAT Araban, BARIK Bizkaian eta MUGI Gipuzkoan) EAEko edozein garraiobidetan erabili ahal izateko.
Lan horretarako garraio publikoko operadoreek softwarean inbertsioak eta egokitzapenak egin behar dituzte .
Blanca de la Peña Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuak azaldu duenez, "horrela, eta administrazio guztiek egindako lanari esker, BAT txartela aspalditik erabili ahal da Bilboko metroaren 1. eta 2. lineetan, Bilboko tranbian eta La Reinetaren Bizkaiko Funikularrean, eta Dbusen zerbitzuetan, Donostiako hiri-garraioan, Gipuzkoan".
Neurri berria urrats berri bat da erabateko elkarreragingarritasunerako bidean, BARIK eta MUGI txartelak Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko errepide bidezko bidaiarien garraioko foru lineetan sartuta.
Horrela, bidaiariek BARIK eta MUGI txartelen bidez bat txartel orokorrari aplikatzen zaion txartel arruntaren % 20ko deskontua izango dute. Era berean, deskontu hori handiagoa izango da BARIK edo MUGI pertsonal bat izanez gero familia ugari orokor edo familia ugari bereziko kide gisa.