Publizitatea
Itxi

2021/03/02

11:05

Gizartea

BIRZIKLATZEA

Maskarak erregai bihurtuko ditu Nantek euskal enpresak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Plastikoak eta maskarak birziklatzeko gune berria abenduan jarriko dute martxan eta urtean 500 tona tratatzeko gaitasuna izango du.

  • FFP2 motako maskara multzo bat

    FFP2 motako maskara multzo bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaiko Nantek enpresak birziklatze sistema berria garatu du, erabilitako maskarak erregai bihurtzeko edo horiekin bestelako produktu kimikoak egiteko.

Konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, plastikoak eta maskarak birziklatzeko gune berria eraikitzen ari da Zamudion. Abendutik aurrera martxan izango da eta urtean 500 tona tratatzeko gaitasuna izango omen du. 

Hondakinen kudeaketa integralaz arduratzen den Orka enpresa gipuzkoarrarekin batera abiatu du proiektua. Bien artean ReciclaMascarilla.com izeneko webgunea ireki dute, maskarak biltzeko eskaerak egin ahal izateko. Hondakin horiek erregai eta industriarako produktu petrokimiko bihurtzea da eta bide batez horiek zabortegietara edo itsasora ez iristea da helburua.

Horretarako, metodo termokimiko bat garatu du maskara mota guztiak materia inerte bihurtzeko, birziklatzeko (plastikoz eginak daude) eta produktu petrokimiko bihurtzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;