Publizitatea
Itxi

2021/03/13

22:36

Gizartea

GERTAKARIA

Gizon bati bere buruaz beste egitea eragotzi diote Gasteizen

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Ramon Ortiz de Zarate kaleko etxebizitza batean jarrita dagoen aldamioaren gainera igo eta bere bere burua botatzeko mehatxua egin du "seme-alabak ikusten uzten ez badiote".

  • Gasteizen itxi duten kalea.

    Gasteizen itxi duten kalea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko etxebizitza batean jarrita dagoen aldamio batera igo, eta zazpigarren pisutik, bere buruaz beste egiteko mehatxua egin du gizon batek "seme-alabak ikusten uzten ez badiote". Azkenik, negoziazio luze baten eta bost ordu aldamioan igota eman ondoren, Ertzaintzak mehatxua ez betetzea lortu du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 16:05 aldera igo da gizona Ramon Ortiz de Zarate kalean dagoen aldamiora. Zazpigarren pisura igo eta bere burua botatzeko mehatxua egin du seme-alabak ikusi ezean.

Ertzaintza, Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Ertzainek gizona lasaitu eta aldamiotik jaisteko konbentzitu dute.

Oinezkoek eta ibilgailuek kalea itxita izan dute 16:00etatik. Ordu horretan negoziatzaileekin harremanetan jarri dira, egoera bideratzen saiatzeko. Aldi berean, neurriak hartu eta koltxoneta handi bat jarri dute kalean, gizonak salto egiten baldin bazuen minik ez hartzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena