Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea Nafarroatik Errioxara eraman eta atxikitzeagatik

Agenteen arabera, gizonezkoak jarrera oldarkorra eta desafiatzailea agertu zuen une oro. Emakumezkoa bere borondatearen kontra atxikita zegoen, eta heriotza-mehatxuak jaso zituen.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat aske utzi du Guardia Zibilak Errioxan, bikotekideak Nafarroatik Albelda de Iregua herrira indarrez eraman ostean. Gizonak etxebizitza baten barruan atxiki zuen, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion.

43 urteko emakumea Nafarroako herri batean bizi zen, eta bikotekideak indarrez eraman zuen Albelda de Ireguan zuen etxebizitzara. 40 urteko gizonezkoa atxilotu egin dute, emakumea indarrez atxikitzea eta mehatxuak egitea egotzita. Emakumea onik dago.

Guardia Zibilak astelehen honetan argitaratutako ohar baten arabera, erasoa larunbatean, hilak 13, gertatu zen. 02:00etan, emakume bat Albelda de Ireguako etxebizitza batean atxikita zegoela eta bikotekideak mehatxu egiten ari zaitzaiola azalduz telefono dei bat jaso zuenean.

Agenteek, ingurua itxi ondoren, biktima askatzea lortu zuten eta gizona atxilotu zuten. Gizonak une oro jarrera oldarkorra eta desafiatzailea izan zuen, eta emakumeari etxetik alde egitea ukatu zion, eta heriotza-mehatxua egin zion, haren aurkako salaketa aurkezten bazuen.

Biktimak adierazi zuenez, bikotekideak Nafarroan bizi zen herritik indarrez eraman zuen; izan ere, bere borondatearen kontra atxikita zegoen, eta beldur zen ez ote zuen hilko, gelatik ateraz gero hori egiteko mehatxua egiten baitzion etengabe.

Atxilotua epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Logroño azken ordukoa