Publizitatea
Itxi

2021/03/15

12:22

Gizartea

UDA

Udalekuak bueltan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

O. A. | EITB MEDIA

Hiru aldundiek 2.321 plaza eskainiko dituzte 7 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat. Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.

1:17
2.300 plaza eskainiko dira. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiak eragindako urtebeteko etenaren ostean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek antolatutako udalekuak buetan dira. Gaur goizean aurkeztu dute "Udalekuak 2021" programa, eta 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteek eman ahalko dute izena bertan.

Aurten, 2.321 plaza eskainiko dituzte. Zazpi egunetako txandak izango dira, uztailaren 1etik 29ra bitartean (biak barne). 130 euroko prezioa izango dute, hobariak kontuan hartu gabe. Txanda gehienak euskaraz izango dira.

Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.

Interesa dutenek 16 instalazioren artean aukeratu beharko dute. Izen-ematea amaitutakoan, zozketa egingo dute apirilean.

Erakundeetatik ziurtatu dutenez, segurtasun neurri zorrotzak mantentzen direla bermatuko dute. Halaber, begirale guztiak pandemiari aurre egiteko prestatuta egongo omen dira.

Informazio gehiago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien webguneetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;