Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Indarkeria matxistaren biktimak omendu ditu mural berri batek Bilbon

"Indarkeria matxistaren bizirauleak" Ruth Juan artistaren lana da, eta indarkeria horren biktima diren emakumeek bizi duten prozesua sinbolizatzen du, indarkeriarik sotilenetik basatienera.

"Indarkeria matxistaren bizirauleak" mural berria Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
"Indarkeria matxistaren bizirauleak" mural berria Bilbon.
Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak omentzen ditu mural batek Bilbon

0:47

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Indarkeria matxistaren bizirauleak" Bilbo Zaharreko Mesedeetako kaian dagoen eskala handiko mural berria inauguratu dute gaur Bilbon. Ruth Juan (Juanita Makina) artistaren lanak "indarkeria matxistaren zikloa" sinbolizatzen du, biktima diren emakumeek bizi duten prozesua, indarkeria sotilenetik bortitzenera.

Gaur goizean egindako ekitaldian, artistak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Nekane Alonso Berdintasun zinegotziak eta Udalbatzaren ordezkari batzuek parte hartu dute.

Bilboko alkateak azaldu duenez, ekimen artistiko eta aldarrikatzaile honen bidez, "memoria kolektiboa eraiki nahi dugu, indarkeria matxisten biktima eta bizirauleak diren emakumeen aitortzan sakontzen jarraitzeko. Urrats horrek herritar guztiak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen laguntzen du, emakumeen aurkako indarkeriak bizitzaren arlo guztietan duen irismenaz eta larritasunaz. Justiziaz eta erreparazioaz hitz egitea daka".

Muralean, hiru metroko altuerako emakumezko gorputz biluziak erabili ditu artistak, indarkeria matxistaren eragina erakusteko. Lan honetarako, Bizitu Elkarteko kide diren emakume talde baten testigantza pertsonalak izan ditu, eta horiek ere horma-irudiaren aurkezpenean izan dira.

Genero-indarkeriaren biktima izan diren eta biziraule diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendua eta erreparazioa emateko udal-estrategiaren barruan dago lan hau, eta erreparazio hori lortzeko behar duten banakako borroka eta laguntza kolektiboa adierazten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Artea Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa